 |  |
Sartu gure blogean eta informazio asko aurkituko duzu, zure iritzia ere eman diezagukezu. | Orientazio Sailaren Webgunea |
Orientazio lana hiru mailetan kokatzen da:
TUTOREAK | IKASLEAK | GURASOAK |
- Astero izaten diren bilerak koordinatu, gelan lantzen den materiala eratu eta tutoreei luzatu.
- Ikasleek ikasketetako dituzten gaitasunak, interesak, teknikak, jarrerak edo zailtasunak aztertu, ahal den etekin hoberena ateratzen saiatzeko.
- Sor daitezkeen arazoak konpontzen lagundu.
- Laguntzak eta orientazio akademikoa koordinatu.
| Ikasleak orientatu egin behar dituzten hautaketa guztietan: - Bokaziozko orientazioa erraztuz.
- Eskola argibidea emanaz: ikasketak, lanbide hastapena, ...
- Argibide profesionala emanaz.
- Norberaren nortasuna eta izaera hobeto ezagutzen lagundu, nortasun globalaren garapena bultzatzeko.
- Izan ditzaketen arazoetan lagundu, bai pertsonaletan, bai ikasketekin lotutakoetan.
| - Behar denean bilduz, seme-alabei buruz informazioa jasotzeko eta emateko.
- Seme-alaben ikasketetan eta garapen prozesuan laguntzeko jarrera baikorra bultzatuz.
- Familia giroa zainduz ikaslearen onerako.
- Iradokizunak jasoz.
|
Gurasoen laguntza eta inplikazioa seme-alaben heziketa prozesuan ezinbestekoa ikusten dugunez, orientazio departamentutik harreman estuak izaten saiatuko gara. Horretarako, premia ikusten duzuenean, zeuen semearen/alabaren tutorearen bidez, orientatzailearekin hitzordua adostu dezakezue.