Lanaldi Jarraitua

Familia agurgarriak,

Idazki honen bidez, pasa den ekainak 19ko Saturnino de la Peña Institutuko Eskola Kontseiluaren ohiko bileran hartutako erabaki garrantzizkoak zuei jakinarazi nahi dizkizuegu.

1-      2020 urtearen lehen sei-hilabeteko kontuen onarpena.

2-      2020-2021 ikasturteko egutegia, gure webgunean (saturinsti.eus) ikusgai izango duzuena datozen egunotan.

3-      2020-2021 ikasturtearen ordutegia eta arlo bakoitzeko saio kopuruak mailako.

 Azken hau erabaki garrantzizkoa da, DBHko talde guztiek goizeko ordutegi jarraitua izango baitute.

Erabaki honen arrazoiak Hezkuntza Sailak datorren ikasturterako ordutegi jarraitua egiteko gomendiotan datza, jantoki zerbitzuaren erabilera ahal den txikien izan dadila helburuetako bat delarik.

Aldaketa hau egun daukagun egoeraren araberakoa da, eta 2020-2021 ikasturtean aplikatuko da soilik. Esan beharra dago zuzendaritza taldearen datorren ikasturteko zereginen artean ordutegi egitura guztien azterketa egitea dela, eta ikasleentzako egokiena izan daitekeen bat proposatuko diola Eskola Kontseiluari hurrengo ikasturteetan indarrean ipintzeko asmotan.

Beste barik, udaldi gozagarri izan dezazuela opa dizuegu.