Jantokia

ComedorBeheko solairuan kokatuta dago, erakin berria eta modernoa da, 64 ikasleentzako pentsatuta dago eta gaur egun DBH-n ikasten ari direnentzat zuzendutakoa. Sukaldari edo banatzaile pertsona bat, monitorea eta irakasle bat dira Jantokiko arduradunak. Enpresa batek, Tamar, Hezkuntza Sailaren oniritziaz prestatzen ditu bazkariak.

 

Baldintza orokorrak

- Jantokiaren hasiera eta amaiera: urriaren 1etik maiatzaren 31ra.
- Astelehen, astearte eta ostegunetan jantokiaren ordutegia 13: 05ean hasiko da, eta asteazken eta ostiraletan 14: 00etan.
- Alergiak edo intolerantziak eragindako menu berezien kasuan, mediku-ziurtagiria eta jarduteko gida behar dira.

- Mahaikide motak:
- Ohiko mahaikidetzat hartzen da (4,60 €/eguneko) gutxienez astean behin jantokia ikasturte osoan erabiltzen duen ikaslea.
Ohiko mahaikide etentzat hartzen da (4,60 €/eguneko), hainbat arrazoi direla medio, ikasturtean zehar, asteak edo hilabeteak txandakatuz, ohiko bertaratzea aurreikus dezakeen ikaslea.
- Behin-behineko mahaikidetzat hartuko da (5,20 €/eguneko) aurreko baldintzak betetzen ez dituen ikaslea.

- Kuotak zenbateko bereko 8 kuotatan hainbanatuko dira, urritik maiatzera arte.
- Bekadunek lehenengo kuotak ordaindu beharko dituzte, bekaren zenbatekoa (4 €/eguneko) iritsi arte.
- Diru-Laguntza (udalak emandakoa) jasotzea eskatzen duten familiek ahalik eta lasterren jarri behar dute harremanetan udalarekin.
- Ez da onartuko aurreko ikasturteetako zorrak dituzten ikaslerik.

- Gehienez 64 mahaikide. Kopuru hori baino eskaera gehiago badago, irizpide hauen arabera hautatuko dira jantokiko erabiltzaileak:
- Jantokia gutxienez astean hirutan erabiltzen duten ikasleak
- Aurreko ikasturtean jantokiko beka izan duten ikasleak.
- Lehen zikloko ikasleak
- Gainerako ikasleak, eta lehentasuna izango dute jantoki-zerbitzua ahalik eta egun gehien erabiliko duten ikasleek.
- Ikasturtea hasi ondoren, ikasleak jantoki-zerbitzua hilabete baino gehiagoz erabiltzen ez badu (behar bezala justifikatutako arrazoiak izan ezik), OOGk jantokiko plaza mantentzea edo ez mantentzea erabaki ahal izango du.
- Kuotak itzultzea: mahaikidea jantokira ez badago astebete edo gehiago jarraian, eta gutxienez 24 ordu lehenago jakinarazten bada, itzuli beharreko zenbatekoa ikasleak ordaindu beharreko kuotaren % 50 izango da.

JANTOKIKO ARAUTEGIA

  • Bazkaldu aurretik eskuak garbitu eta bazkalostean gomendatzen da hortzak garbitzea.
  • Jantokira garaiz, modu txukunean eta astiro sartu.
  • Mahaian baxu egingo da berba, gainontzekoak ez molestatzeko.
  • Bazkalorduan ezin izango da mahaitik altxatu, eta kasu larrietan baimena eskatuz gero altxatu ahal izango da.
  • Gizalegez jan behar da, gainontzeko bazkalkideak molestatu barik eta mahai-tresnak ondo erabiliz.
  • Erabat debekatuta dago janariarekin jolastea, janaria botatzea, edota jantokitik ateratzea.
  • Ikasle bakoitzak bere mahaia du eta baimen barik ezin izango da lekuz aldatu.
  • Bazkaldu ostean, atsedenaldi orduan, ezin da institututik irten. Ikasleren batek ikastetxetik irten beharra izango balu, justifikatu egin beharko luke.
  • Baimen barik bazkalorduetan ezin da ikasgeletara joan.
  • Jantokiko jolas-orduetan bazkalkideek ikastetxeko liburutegia, eskolaz kanpoko jardueretarako gela edo gimnasioa erabili ahal dituzte. Betiere, jantokiko arduradunaren baimenarekin.
  • Arazo, hutsegite edo kexa baten aurrean, bazkalkideak arduradunengana zuzenduko dira eta honek dagokion erabakia hartuko du.
  • Jantoki zerbitzua aukerakoa da eta erabiltzen dutenak arau hauek guztiak betetzera derrigortuta daude.