Baliabideak
ATEZAINTZA
Institutuan sartzen garen bezain pronto topatzen dugun lehendabiziko bulegoa Atezaintza da. Hor, nahi dugun lehenengo informazioa lortzeko gai izango gara. Hortik esango digute nora jo nahi duguna lortzeko. Hori izango da abiapuntu eta gure gida Institututik mugitzeko.
Hortxe bertan bi atezain topatuko ditugu, biek oso ondo ezagututako Institutuan, lanean eta jarraian hamasei urte eman baitituzte.
Informazioa aparte fotokopiak egiteko zerbitzua dago kokatuta hortxe berton.
IDAZKARITZA
Edozein tramite burokratikoa egiteko hara jo egin beharko dugu. Han ziurtagiriak ,matrikulak, aurre izenak emateko, notak eta beste gauza batzuk lortzeko handik pasatuko gara eta han bi idazkari topatuko ditugu... gustura azalpen guztiak emango dituztelarik.
IKASGELAK
Lehenengo solairuan edo beheko solairuan 2 ikasgela daude. Bigarren solairuan edo erdiko solairuan 10 ikasgela daude. Hirugarren solairuan edo goiko solairuan 13 ikasgela daude.
Ikasgela guztietan 16 ikasle baino gehiago sar daitezke. Ikasgela guztietan leiho bat baino gehiago topatzen ditugu, berogailu propioa eta oso argitsuak dira denak.
INFORMATIKA GELAK
Une honetan ikasgela bat erabiltzen da Informatikazko eskolak emateko. Ikasgela 20 ikasleentzako prestatuta dago. Informatika ekipo hauek beti daude prest gaur egungo garapenari aurre egiteko. DBHko hainbat ikasgelatan ere Eskola 2.0 proiektuko ordenagailu eramangarriak daude.
LABORATORIOA
Erdiko solairuan kokatutako bi ikasgela bereziak dira, han gehienbat ematen diren irakasgaiak fisika, kimika eta naturarekin erlazionatuta daude.
MUSIKA GELA
Goiko solairuan kokatuta dago. Gela berezi bat da eta bai dantza bai musika edo beste ekintza mota batzuk egiteko prestatuta dago.Hortxe aurkituko dugu musikarekin erlazionatuta dauden tresnak.
CAD IKASGELA
2001-2002. ikasturtean martxan jarri zen, eta marrazketa teknikoarekin lotuta dago. Hortxe behar diren ordenagailuak erabiltzen dira.
LAGUNTZA GELA
DBH-n erabiltzen da eta hara zailtasunak dituzten ikasleak joaten dira, hain zuzen ere laguntza berezia behar dutenean.
ARETO NAGUSIA
Institutuko leku zabalena eta eskolako gertakizun inportanteenak hantxe ospatzen dira .
150 aulki ditu, hitzaldiak, erakusketak eta ikuskizunak egiteko. Horretaz aparte antzerki mota batzuk eta zinema saioak botatzeko prest dago, bideo proiektore berezi bat erabiltzen delarik. Hori dena ondo atontzeko megafonia sistema on bat eta ikus-entzunezko gailu egokienak prest daude.
LIBURUTEGIA
Areto nagusiaren ondoan kokatzen da. Bere liburu bilduma nahiko handia da eta arlo guztietako liburuak topa ditzakegu. Azken urte hauetan ahalegin handienak euskarazko eskaintza handitzea izan da. 50 ikasleentzako lekua dago eta liburuak aparte, ikus-entzunezko materiala aurkituko dugu. Gaur egun teknología berriak erabiltzen dira eta hori errazteko badaude bi ordenagailu nahi duenak sarearen bidez bere kontsultak egiteko.
Bere funtzionamendu ona izan dadin badaude bi arduradun eta eskolaz barneko ordu gehienetan, txandaka, irakasleek egiten dute zaintza.
Liburutegia goizez 9etatik 13,30ra eta arratsaldez 5 arte zabalik dago atsedenaldiak barne.
KIROL INSTALAZIOAK
Bai Gorputz Heziketa irakasgaia lantzeko, bai atsedenaldietan jolasteko bai eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko, nahiko instalazio onak ditugu.
Institutuko beheko solairuan barneko Gimnasio dugu, 150 metro karratuko neurrikoa eta han hurrengo kirol motak praktika daitezke:
-
gimnasia
-
saski baloia
-
bolei
-
gailuak
-
eta abar
Kanpoaldean : saski baloia egiteko arauzko kantxa bat, eta beste bat esku-baloia edo futbito egiteko
Horretaz aparte bi aldagela daude, 15 jokalari eta 7 dutxa eta 3 komuna edukitzen dituztelarik.
JANTOKIA
Beheko solairuan kokatuta dago, eraikin berria eta modernoa da, 50 ikasleentzako pentsatuta dago eta gaur egun DBH-n ikasten ari direnentzat zuzendutakoa.
Sukaldari edo banatzaile pertsona bat, monitorea eta irakasle bat dira Jantokiko arduradunak.
Enpresa batek, Tamar, Hezkuntza Sailaren oniritziaz prestatzen ditu bazkariak.
TAILERRAK
Tailerrak, nagusiki, Heziketa zikloak ikasten dutenentzat zuzenduta daude. Tailer hauek oso ezberdinak dira :
DBH-n teknologia emateko.Elektrizitatearekin erlazionatuta dagoena, gasa eta lerroekin erlazionatuta, mantentzearekin, automatismoak, soldadurarekin eta gizarte eta kultur animazioa.
DEPARTAMENTUAK
Departamentu hauetan irakasgai multzo batzuen inguruan elkartzen dira irakasleak .
Horrela aipa daitezke mintegiak hauexek dira: gorputz heziketa, informatika, matematika, zientziak, orientazioa, euskara, gaztelania, marrazketa, gizartea, ingelesa eta teknología.
IRAKASLE GELAK
Irakasleen gela nagusiena Institutuaren sarreratik oso hurbil dago eta irakasle guztien elkar gunea bihurtzen da. Beste aldetik badago bigarren solairuan beste irakasleen gela txikiago bat laguntza moduan erabiltzeko, eta DBH lehenengo zikloaren jarraipen zuzena eramateko.
AMPA
Institutuko bulegoen ondoan guraso guztientzako informazio bulegoa dago. Han Gurasoen Elkarteak antolatzen dituen ekintzak eta bilera guztiak planifikatzen dira.
IRAKASLEAK
2011-2012. ikasturtean 58 irakasle daude lanean DBH-n, Zereginen Ikaskuntzarako Gelan, Batxilergoan eta Heziketa Zikloetan. Irakasleek, behar izanez gero, arratsaldez eta ikastaro berezietan parte hartzen dute.
ORIENTAZIO-DEPARTAMENTUA
Departamentu honen bidez ikasleek behar duten informazio osoa prest izango dute. Hor, sortutako edozein zalantza argituko zaie.