Animazio Soziokulturala eta Turistikoa Saila
Animazio Soziokulturala eta Turistikoa zikloa Sailaren Webgunea:
ANIMAZIO SOZIOKULTURALEKO ETA TURISTIKOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA
Esku-hartze sozialaren esparruan kokatzen diren hainbat jarduera ekonomiko hartzen ditu, halakotzat hartuta norbanakoaren eta kolektiboaren eskubideak bermatzearekin zerikusia duten jarduera guztiak eta aisiaz modu parte-hartzailean gozatzera zuzendutako jarduerak. Bere baitan hartzen ditu, hortaz, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea eta esku-hartze soziokulturala; gizarte- eta laguntza-arloko esku-hartzea, adinaren, ezintasunaren, pobreziaren, jatorri etnikoaren… ondorioz gizarte-arriskuan daudenak baztertze-egoeretan eror daitezen saihesteko; esku-hartze sozioekonomikoa, pertsonak gai izan daitezen lanerako trebetasunak garatzeko eta enplegua aurkitzeko; eta, haurrentzako arreta.
Familiako tituluen eskema orokorra: Gizarte- eta kultura-zerbitzuak
Baliozkotzeei buruzko taula orientagarria: Gizarte eta kultura zerbitzuak
(Dokumentu honen edukiak EZ du administrazio-ondoriorik. INFORMAZIO hutseko helburua du)
Baliozkotzearen eta salbuespenaren eskema eta kontzeptuak. Zeharkako moduluen baliozkotzea
(Dokumentu honen edukiak EZ du administrazio-ondoriorik. INFORMAZIO hutseko helburua du)
Moduluen arteko baliozkotzeak (LOGSE -> LOE eta LOE -> LOE).
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Jardun soziokulturaleko proiektua egitea, testuingurutik eta pertsona hartzaileengandik jasotako informazioa abiapuntu izanik, eta jenero-ikuspegia txertatuta.
• Jardun soziokulturaleko proiektuak sustatzeko eta hedatzeko espazioak, estrategiak eta materialak diseinatzea, komunikazioaren arloko aurrerapen teknologikoen aurrerapenak aplikatuta.
• Animazio soziokulturaleko eta turistikoko sailak, programak eta jarduerak antolatzea, dokumentazioa eta baliabideak kudeatuta, baita esleitutako aurrekontuaren finantzaketa eta kontrola ere.
• Jardun soziokulturaleko proiektuetako monitore-taldeak sortzea, dinamizatzea eta gainbegiratzea, eta jardueren arabera antolatzea.
• Jarduera ludikoak, kulturalak eta fisiko-olgetakoak diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea, eta, horretarako, estrategia metodologikoak hautatzea, baliabideak antolatzea eta jarduera horiek garatzeko tresneria eta baliabide teknikoak maneiatzea.
• Gazte-informazioko zerbitzuak antolatzea eta kudeatzea, eta populazio-sektore horretako pertsonen beharrei eta eskariei erantzungo dieten orientazio, informazio eta dinamizazioko jarduerak egitea.
• Gazteriari zuzendutako gizarte- eta hezkuntza-jarduerak diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea, aukera-berdintasuna erraztuz eta hezkuntza ez-formalaren printzipioak aplikatuz.
• Taldeak dinamizatzea, betiere parte-hartzea sustatzeko eta dinamizatzeko teknikak aplikatuta, gatazkak kudeatuta eta errespetua eta elkartasuna sustatuta.
• Ezbeharretan eta larrialdietan, lehen laguntzaren arloan ezarritako protokoloak aplikatzea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko koordinatzailea eta zuzendaria.
• Kanpalekuen, gazte-aterpeen, kolonia-etxeen, abeletxe-eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura-eskolen koordinatzailea eta zuzendaria.
• Gizarte- eta kultura-animatzailea.
• Gizarte-dinamizatzailea.
• Elkarte-sektorerako aholkularia.
• Gizarte-teknikaria.
• Kultura-zerbitzuetako teknikaria.
• Gazteentzako informatzailea.
• Hoteleko animatzailea.
• Ikuskizunetako eta gau-jaietako animatzailea.
• Turismo-konplexuetako aire zabaleko olgeta-jardueren animatzailea.
• Turismo-animazioko saileko burua.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Titulu hau lortzen duten pertsonek sektore hauetan egiten dute lan: gizartearentzako zerbitzuen sektorean (gizarte-garapena eta gazte-informazioa), kultura-zerbitzuen sektorean (irakurketa eta informazioa, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta askotariko kultura-baliabideak eta -produktuak), zerbitzu turistikoen sektorean, eta aisialdiko eta denbora libreko sektorean (olgeta- eta kirol-jarduerak, ingurumen-jarduerak eta aisialdiko jarduerak).
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
• Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak zuzentzea eta koordinatzea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Lehen laguntzak. (66 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak. (132 o.)
• Talde-dinamizazioa. (132 o.)
• Kultura-animazioa eta -kudeaketa. (200 o.)
• Animazio turistikoa. (140 o.)
• Gizartean parte hartzeko metodologia. (132 o.)
• Gizarte-garapena. (132 o.)
• Gazteentzako informazioa. (100 o.)
• Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea gazteekin. (100 o.)
• Animazio soziokulturalaren testuingurua. (132 o.)
• Animazio soziokulturaleko eta turistikoko proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)