AMPAS (Gurasoak)

Euskal Eskola Publikoari buruzko legearen arabera (EHAA-1993ko otsailak 25, osteguna)
Gurasoen Elkartea ikastetxearen kudeaketan gurasoek bereziki parte hartzeko organoa da. Ikasleen guraso edo tutore guztiek osatuko dute.
Gurasoen Elkarteak honako egitekoak ditu:

  • Ikastetxeko gainerako organoei beren ardurapeko diren gaiei buruz egoki jo ditzan proposamenak egitea, eta irakaskuntza-jardueren egitaraua, prestakuntza-jardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua eta urteko kudeaketa-egitaraua egiteari buruzko balorazioa ematea.

  • Zuzendaritza taldearekin eta irakasle-klaustroarekin harremanak izatea, ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren garapenean lankidetzarik handiena lortzeari begira.

  • Ikastetxeko bizitzan parte hartzeko gurasoen ekimena suspertzea.

  • Batzar-organoetan gurasoen ordezkari direnak bileretara deitzea, egindako kudeaketaren berri eman dezaten.

  • Bere jarduera-arauak onartzea.