Jantokia
Beheko solairuan kokatuta dago, erakin berria eta modernoa da, 50 ikasleentzako pentsatuta dago eta gaur egun DBH-n ikasten ari direnentzat zuzendutakoa. Sukaldari edo banatzaile pertsona bat, monitorea eta irakasle bat dira Jantokiko arduradunak. Enpresa batek, Tamar, Hezkuntza Sailaren oniritziaz prestatzen ditu bazkariak.
ORDUA: 13:30
JANTOKIKO ARAUTEGIA
- Bazkaldu aurretik eskuak garbitu eta bazkalostean gomendatzen da hortzak garbitzea.
- Jantokira garaiz, modu txukunean eta astiro sartu.
- Mahaian baxu egingo da berba, gainontzekoak ez molestatzeko.
- Bazkalorduan ezin izango da mahaitik altxatu, eta kasu larrietan baimena eskatuz gero altxatu ahal izango da.
- Gizalegez jan behar da, gainontzeko bazkalkideak molestatu barik eta mahai-tresnak ondo erabiliz.
- Erabat debekatuta dago janariarekin jolastea, janaria botatzea, edota jantokitik ateratzea.
- Ikasle bakoitzak bere mahaia du eta baimen barik ezin izango da lekuz aldatu.
- Bazkaldu ostean, atsedenaldi orduan, ezin da institututik irten. Ikasleren batek ikastetxetik irten beharra izango balu, justifikatu egin beharko luke.
- Baimen barik bazkalorduetan ezin da ikasgeletara joan.
- Jantokiko jolas-orduetan bazkalkideek ikastetxeko liburutegia, eskolaz kanpoko jardueretarako gela edo gimnasioa erabili ahal dituzte. Betiere, jantokiko arduradunaren baimenarekin.
- Arazo, hutsegite edo kexa baten aurrean, bazkalkideak arduradunengana zuzenduko dira eta honek dagokion erabakia hartuko du.
- Jantoki zerbitzua aukerakoa da eta erabiltzen dutenak arau hauek guztiak betetzera derrigortuta daude.