Batxilergoak
Bi urteko iraupena duen Batxilergo hau, sarbidea ematen dien geroko ikasketekin guztiz loturik dago, hala Unibertsitateko ikasketak izan, nola Goi Mailako Heziketa Zikloak.
Hauxe da Batxilergoko helburua: modalitate bakoitzean, ikasleen heziketa integrala eta ezaguera desberdinak eskuratzea, bakoitzaren geroko garapenerako.
Batxilergoa egiteko DBH gaindituta eduki behar da, edo 2.BBB. edo 2. IEE, edo LH1. 2. mailara pasatzeko, 1. mailako bi irakasgai utzi ahal dira gainditu gabe, gehien jota.
Batxilergoa gainditzeko gehienez ere lau ikasturte daude.
Modalitateko sei irakasgai egin behar dira. Maila bakoitzean hiru hautatu behar dira.
Maila bakoitzean aukerako irakasgai bat hautatu behar da. Modalitatekoak ere hautatu ahal izango dira aukerako irakasgai gisa.