Socio-Cultural and Tourist Animation

Website of Socio-Cultural and Tourist Animation Department:
Sailaren web orria (Google site)






Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloa   Hizkuntz Ereduak: A, D eta eleanitza

Bertaratu Beharreko Heziketa

Lanbide Gaitasunak

Gizarte-garapenera bideratuta, gizartean esku hartzeko proiektuak programatu, antolatu, dinamizatu eta ebaluatzea, talde-dinamikako teknikak erabilita eta baliabide komunitarioak, kulturalak eta astialdikoak aplikatu.

Lan eremuko Lanbide nagusiak

Berariazko esku hartze-programen (adinaren edo esku hartze-sektoreen arabera) koordinatzailea. Espezializatutako ekipamenduetako (ludotekak, kultur etxeak, auzo-etxeak, aterpetxeak, kanpamentuak eta abar) animatzailea.
Gizarte-animatzailea.
Kultur animatzailea/monitorea.
Astialdiko animatzailea/monitorea.
Ospitaleko animatzailea.


Teknikari honek, betiere, lizentziatu edo diplomatuen ikuskapenarekin jardungo du.

 

Betebeharrak

 

a) 1/1990 Lege Organikoak, urriaren 3koak, Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorrekoa denak, ezarri zuen batxiler-graduaren jabe izatea.
b) Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
c) Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo Unibertsitate aurrekoa (PREU) gainditu izana.
d) Ikasketa mailari dagokionez teknikari espezialista titulua edo baliokidea izatea.
e) Ikasketa mailari dagokionez, unibertsitate titulazioa edo baliokidearen jabe izatea, Heziketa-Ziklora sartzeko ikasketa-baldintza posibleetatik bat bera ere bete gabe lortu zuelarik.

Edo bestela Zikloetarako sarbide-probak.